Bungalowak
Jokalekua natura duten jarduera guztientzako ingurune bikaina da Val d’Aran. Kirol, jolas, hezkuntza eta kultura arloko jarduera ugari daude, baita atseden hartzekoak ere, adin eta gustu guztientzat.
Landareez inguratuta, benetako parke botaniko baten eta baso autoktonoaren baitan, paseatzeko gune libreekin.
Hainbat mailatan eta multzo txikitan antolatuta, atseden hartzeko edo liburu on batez gozatzeko terraza edo portxeekin hornituak, gainerako bungalowetatik bereizirik.
Kanpineko mazela bezala, hego-ekialdeari begira antolatuta daude bungalowak, kanpinaren parean dauden mendien bistekin eta eguzkiaren irteerarekin gozatzeko.
Zur landu gabearen berotasunaz eta ekologiaz hornituak, plastiko eta pintura kimikorik gabeak. Eraikuntza guztiz jasangarriak eta osasungarriak.
Crtra. N-230 km.174.5
25551 Era Bordeta LLEIDA
Tel: 973 64 82 93 / 973 64 70 38
Mov: 609 44 04 20