Ostatuak
Natura betean ostatatzeko esperientzia, eskura dauden hainbat modalitateren artean hautatzeko aukerarekin, zeuk behar duzun ekipamendu eta erosotasun mailaren arabera.
Har ezazu ostatu natura betean!
Eman itzazu egun batzuk alpetar paisaiak inguratuta, natura betean txertatuta, Bedura Parkek zurezko bungalow batzuetan eskaintzen dizkizun erosotasun guztiekin, zeure seme-alabei esperientzia eta fantasia ahaztu ezinak oparituz.
Oporrak emateko beste modu bat, ustekabe eta aukerez beteriko Haranean.
Hori eta gehiago maila ezberdinetan egokitutako terrazen antolamendu estrategikoari esker, horrenbestez saihesten baita masifikazio sentsazioa okupazio handieneko uneetan.
Hainbat gunetan sailkatuta daude kanpadendak edo karabanak dauzkaten familientzat, auto karabanentzat, bikote zein taldeentzat, etxolak eta bungalowak barne. Aurki ezazu zeure gustu eta aukeren araberako bat zentzuzko prezioetan.
Goza ezazu zeure guneaz etxean bazina bezala.
Eskandinaviar etxe motako zurezko bungalowak, guztiz ekipatuak, bi logelarekin, sukaldeaz hornituriko egongelarekin, komun osoarekin eta terraza estaliarekin.
Aterpe sendo eta erromantikoak dira etxola hauek, erosoak, kanpineko komunak, konketak eta dutxak partekatzen dituzte. Bikoteentzat edo haur bat dutenentzat egokiak dira oso.
Aran haraneko harrizko etxe tipiko baten behe solairuan egokitutako apartamentuak, hainbat tamaina eta edukieratakoak, guztiz ekipatuak, portxe estaliarekin eta lorategi indibidualarekin.
Landareez inguratuta, benetako parke botaniko baten eta baso autoktonoaren baitan, paseatzeko gune libreekin.
Hainbat mailatan eta multzo txikitan antolatuta, atseden hartzeko edo liburu on batez gozatzeko terraza edo portxeekin hornituak, gainerako bungalowetatik bereizirik.
Kanpineko mazela bezala, hego-ekialdeari begira antolatuta daude bungalowak, kanpinaren parean dauden mendien bistekin eta eguzkiaren irteerarekin gozatzeko.
Zur landu gabearen berotasunaz eta ekologiaz hornituak, plastiko eta pintura kimikorik gabeak. Eraikuntza guztiz jasangarriak eta osasungarriak.
Crtra. N-230 km.174.5
25551 Era Bordeta LLEIDA
Tel: 973 64 82 93 / 973 64 70 38
Mov: 609 44 04 20