Beduran zaindu egiten ditugu ingurumena, ekologia, iraunkortasuna eta ingurumenaren babesa, eta babestu egiten ditugu animaliak.
Pirinioetako erdialdean dago, Val d’Aranen eta Aigüestortes eta San Maurizioko parke nazionalean, Lleidako herrialdean. Oporrak familiartean emateko gune modernoa eskaintzen die bisitariei, bungalow, lursail handi, jatetxe, supermerkatu, aisialdi eta kirol gune eta beste zerbitzu ugariez dago hornituta ingurune natural guztiz pribilegiatuan, mendi eta landareez inguraturik, bistak ezin ederragoak direlarik.
Kanpinaren ezaugarriak, bestelakoak eta bakarrak egiten gaituztenak:
Kokapena
Mendien bista panoramikoak.
Landaretza
Benetako murgiltzea naturan.
Antolamendua
Terrazak mailakatuta daude antolatuta, eta kanpatzeko gune bereziak eta bungalowak eskain-tzen dira.
Tematika
Naturan murgildutako kanpin tematikoa berezko basoan
Ongi etorri Bedura ParK-era
Ongi etorriak ilusiora, adiskidetasunera, lasaitasunera, irudimenera, jostaketara eta esperientzia ahaztu ezinetara. Instalazio eta zerbitzu on eta egokiak eskaini nahi dizkiegu bezeroei, eta arreta pertsonalizatua, familiei eta bikoteei zuzendua, gune berezitu eta esklusiboekin.
Batez ere txikienei zuzenduak dira jarduerak. Naturan (basoa, landaretza, ibaia, fauna eta artea) sustatzen ditugu esperientziak eta jolasak, jostaketa eta arte eta irudimenaren garapena (orekak, dantzak, emanaldiak, zirkua, magia, argazkigintza, pintura eta marrazketa).
Hauexek aurkituko dituzu Bedura Parken: etxeko giroa, arreta, lasaitasuna, masifikaziorik eza, zaratarik eza, txakurrik ez, erabateko isiltasuna 23:00etatik 7:00ak arte (ibaitik bereiz dago, ibaiaren gainetik 50 m-ra,-N.230 errepidetik urrun, basoak inguratuta, terrazetan egokituta, bakoitzean plaza kopuru txikiarekin).
Paisaia eta mendien bista panoramikoak aurkintza guztiz idilikoan murgilduta, Eremu Natural gisa katalogatutako baso autoktonoak, parke botaniko eta ekologikoak, eta haurrekin ibiltzeko eta euren ezagutza eta irudimena bultzatzeko baso sorginduak inguratura. Opor zoriontsuak igaro ditzazula opa dizugu.
Mapa
Harremanetarako datuak
Crtra. N-230 km.174.5
25551 Era Bordeta LLEIDA
Tel: 973 64 82 93 / 973 64 70 38
Mov: 609 44 04 20